Hona hemen web proiektu arrakastatsu baterako ezinbestekoak diren osagaiak.
Kontuan hartu beharreko arauzko betebeharrak:
- Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusia (RGAA delakoa)
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO)
- Datu irekiak (3.500 biztanle baino gehiagoko udalerrientzat)
- Lineako ordainketa (urtean 5.000 € baino gehiagoko diru sartzeak dituzten udalerrientzat)
- Aurrekontuei eta finantzei buruzko informazioak (3.500 biztanle baino gehiagoko udalerrientzat)
- Hirigintzako agiriak
- Legezko oharrak
- Elektronika bidezko eskaera eta datu sarrerak
- 25.000 € baino gehiagoko merkatu publikoen argitalpena
- Herriko kontseiluen bilkura agiriak eta erabaki arautuak
Helgarritasun numerikorako gomendioak
- Helgarritasun numerikoari buruzko formakuntza egin duen zerbitzu hornitzailea hautatzea. Egiaztatu behar da hautagaiek “helgarritasun baldintzak betetzen dituzten webguneak garatzea” formakuntza-agiria dutela (France Compétence-ren aurkitegi espezifikoan erregistratuta: https://www.francecompetences.fr/recherche/rs/5161/)
- Webgunean ekoiztutako edukien helgarritasuna zaintzea: Helgarritasunerako misioa zure zerbitzuko da, formakuntzarik behar baduzu.
Eko-diseinuari dagozkion gomendioak
- Webgunearen karta grafikoa: gehienez bizpahiru kolore hautatu
- Edukiak: webgune bateko orrian pertsona batek batez beste segundo batzuk pasatzen dituela jakinda, nork bere buruari zera galdetzea: zer eduki eta zertarako?
- Ez bete webgune bat funtzionalitatez. Duda izanez gero, lehenik probatu webgunea oinarrizko funtzionalitateekin, eta, gero, beharrez (adibidez, erabiltzaileek hala eskatzen badute), webgunea hobetu.