Iturria: Access42
Zer da helgarritasun numerikoa?
Helgarritasun numerikoari esker, eduki numerikoetara sar daiteke (webgune, bulegotika-dokumentu, multimedia-euskarri, enpresako Intranet, aplikazio mugikor eta abarretara), nabigatzeko modua edozein izanik ere. Helburua da edonorrek aukera izatea sarean erabateko autonomian hauteman, ulertu, nabigatu, elkarreraginean aritu eta parte hartzeko.
Nori laguntzen dio?
Helgarritasun numerikoa funtsezkoa da ikusmen-, entzumen-, mugimendu-, gogo-, ezagutza- edo adimen-urritasunen bat duten pertsonentzat. Laguntzen die ere zahartu arau gaitasunak aldatzen zaizkien adineko jendeei.
Laburbilduz, pertsona bakoitza desberdina da eta helgarritasunari dagokionez beharrak anitzak dira. Hau da behar horiek asetzeko eta laguntza-teknologiekin bateragarriak izateko molde bakarra: helgarritasun numerikoaren estandarrak betetzen dituzten aplikazio mugikorrak eta webguneak sortzea.
Legezko betebeharra
Frantzian, Ministerioarteko Zuzendaritza Numerikoak (DINUM delakoak) argitaratutako Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusian (RGAA delakoan) biltzen dira lineako komunikazio-zerbitzuetarako helgarritasun-arauak.
2005eko otsailaren 11ko legearen 47. artikulua betearaziz ezarri zen 2009ko maiatzaren 14ko 2009-546 zenbakiko dekretuak udalerriei 3 urte ematen die arauen arabera emateko. Bestela erranik, 2012az geroztik, webgune eta aplikazio mugikorretarako helgarritasun baldintzak bete behar dira.
2019an, 2019-758. dekretua argitaratu zen. Dekretu horrek lineako komunikazio-zerbitzuak (webgunea, Intraneta, Extraneta, aplikazio mugikorrak, hiri-altzariak) jendearen eskura ezartzeko xedapenak zehazten ditu. 2021eko irailaren 23az geroztik, udalerrietako komunikazio-zerbitzu guziek helgarriak izan behar dute. Arau hauste bat gertatuz gero, 5.000 biztanletik beherako udalerriek 2.000 euroko isuna bilduko dute helgarritasun eskasa duten leku, aplikazio mugikor edo hiri-altzariengatik; 5.000 biztanletik gorako udalerriek, aldiz, 20.000 eurokoa.
Webgune baterako, zehazki hori egin behar da:
- webgunea Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusiaren (RGAA) irizpideen arabera eman;
- webgunearen hasierako orrian, Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusiaren araberakotasun-ziurtagiria erakutsi;
- webgunearen araberakotasunaren egoera eta maila aipatzen dituen helgarritasun-adierazpen bat argitaratu;
- ahalmen urritasuna duten erabiltzaileekin harremanetan jartzeko bitarteko bat eskaini eta arrazoizko epe batean haiei laguntza eman;
- helgarritasun numerikorako urte anitzeko eskema argitaratu, urteko ekintza-planak zehaztuz, eta helgarritasun numerikoaren erreferente bat izendatu.
Oroit Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusiaren aditu bati (adibidez, Access-42) araberakotasun-ikuskatze bat eginaraztea è Galda aholkuak Helgarritasunerako misioari.